domingo, 12 de diciembre de 2010

Eskola 2.0: arbela digitala

Gure gizartea gero eta teknologia aurrerapenetan oinarritzen da. Arbel digitala hezkuntzara bideratuta dagoen proiektua da. Eskola 2.0 programa, helburua ikasle bakoitzak teknologi berriekin lanegitea izango litzateke, hots, ikasle bakoitzak ordenagailua bat izatea, klasean arbel digitala jartzea... Zentroen digitalizatze plana infraestrukturak sortuz lortzen da.
Metodo honek irakasleen eta klase egituren prestakuntzaren moldaketa behartzen du. Halaber ikasle eta irakasle bakoitzak bere material izatea behartzen du. Guzti hau baliagarria edo kaltegarria izan daiteke, hau da, emaitz positiboak lortu daitezke baina emaitz negatiboak ere lortu daitezke, teknologia berriak klaseetan sartzerakoan.
Estatuaren ideia jendearen aurrean eskoletan TTBBen ezarpena da, baina errealitatean aurrerapen itxurapenean negozio hutsa eta benetako beharretara moldatzen ez dela ikus daiteke. Alde batetik finko eta mugiezina diren programak eta eskola bakoitzaren beharrizanetara moldatzen ez teknologia baita.
Gaur egun eskoletan dauden teknologia berriak, lehen zegoenaren moldaketa bat da. Ikusi ahal izan den bezala Aragoiko arbel digitala proiektuan, non, arbel tradizionala arbel digitalaz ordezkatu ondoren; teknologia berriak hezkuntza aurrera eramateko irekitzen duten posibilitateak berriak erabili ordez metodologia berdina erabiltzen zuten.
Eskoletan irakasten diren teknologi berriak ondo barneratzen irakatsi behar dira. Baliabide hauek noiz eta nola erabili behar duten ikasiko behar baitute ikasleak eta irakatsiko dizkieten irakasleak mundu digitala ezagutu eta erabili behar dute, bai beren hezkuntza prozesuan eta baita bere eguneroko bizitzan ere; TTBBak erabilgarriak baitira egunez egun azaltzen diren zenbait galderen erantzun eta informazio iturri.
          Hona hemen hau guzti hau azaltzen duen bideo bat sakatu ikusteko


jueves, 9 de diciembre de 2010

Lehen Hezkuntzako material multimedia

Hemen sakatuz "gela pdi" blog honetan batzen dira euskeraz dauden baliabideak haur eta lehen hezkuntzarako arloz-arlo sailkatuta.  Era berean, unitate didaktiko desberdinen zenbait gaia aurki ditzakegu.

Diseinuaren aldetik sainduta dagoela esan behar dugu, haur motiboekin apainduta dago. Informazioa erraz aurki dezkegu, alde finkoan dagoen zerrenda batean azkar aurki ahal ditugu behar duguna. Hezkuntz munduari lotutako blog dugu hau, zehatzago izateko irakasleentzako edo eta irakaskuntzan parte hartzen dutenentzako (gurasoak adibidez). Erabiltzeko erraz eta atzegina da.

Edukiaen aldetik eskeintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak direla uste dut, beti hezkuntza munduari batez ere gelako erabilpenari begira. Edukiak bitan banantzen dira alde batetik parte fikoan daudenak, non, aurkitu dezkegun lehenengo gauza aurkibidea da ( hau dela eta azkar aurkitzen digu behar duguna. Bestetik aurkitu dezkegunaren azalpenarekin batera bideo bat aurkitzen dugu eta gaiari loturiko beste zenbait ariketa-joko zerrenda aurki ditzakegu.

Orrialdearen egilea identifikatzen da pertsona bat da, musika irakaslea hain zuzen.Edukiak eta loturak gaurkotuak dira, azkena 2010eko abenduaren 11koa baita.

Hemen sakatuz   "baliabideak eskolarako"   bloga aurkitzen dugu; bertan, aurrekoan bezala batzen dira euskeraz dauden baliabideak, haur eta lehen hezkuntzarako arloz-arlo sailkatuta.


Diseinuaren aldetik nahiko pobre dagoela esan behar dugu, ez dugu aurrekoan bezala haur motiborik aurkitzen. Informazioa erraz aurki dezkegu, alde finkoan dagoen zerrenda batean azkar aurki ahal ditugu behar duguna. Hau ere hezkuntza munduari lotutako bloga dugu. Erabiltzeko erraza da baina esan bezala triste.


 Edukien aldetik erabilgarriak izan daitezken baliabideak aurki ditzakegu, baina kasu honetan teknikoki hobeagoa izango litzateke "gela pdi" eskaintzen dizkigunak. Orrialdearen egilea identifikatzen da pertsona bat da, baina ezin da identifikatu bere burua aurkezten digu testu batekin baina izenik edo eta argazkirik ez dira azaltzen.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

alfabetizazio digitala

Ondoren ikus ditzakegun bideoetan alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten da baina modu desberdinetan, ideiak desberdinak ere aipatzen dira
1. Bide honetan TTBBek nola lagundu dezaketen hezkuntz giroan ikus dezakegu            sakatu hemen
          2. Tiscar Larak, Carlos III unibertsitateko irakaslea, alfabetizazio digitalaren ikuspegi kritikoaren beharra, besteak beste, azaltzen digu sakatu hemen

sábado, 6 de noviembre de 2010

Blogak hezkuntzan munduan

Blogen aplikazio digitalak hezkuntzan ugari izan daitezke, beti ere zertarako edo eta norentzako behin argi izanda. Helburuak, ezarriko dute lan egiteko era eta bidea, hau da, irakasleentzat bideratutakoa bada, ikasleen kontsultetarako, ikasleak eraikitzeko klaseko ihardueraz... .
Adibidez irakasleentzako bloga egiten badugu, bertan, baliogarri izan daitezken informazioa jarriko dugu (hori bada gure ideia) ariketak, gelako arazoen aurrean emandako erantzun baliogarriak, klasearekin egindako irteeren eritziak... azken finean guztiontzat onuragarri eta interesgarri izan daiteken informazioa.
Ikasleentzako blog moten artean kontsultakoak eta haiek eraiki dezaketenak aurki ditzakegu besteak beste. Lehenengoak irakasleak sortutakoa izango litzateke gelako ikasleei begira, non, ikasten ari diren gaiari informazio gehiago aurki dezaten.Gaiari buruz joko-didaktikoak, link, errepaso ariketa ... erantsi dezake irakasleak. Lan mota hau baliagarria izan daiteke etxean gurasoekin edo... ikasleak lan egiteko, honela ikastetxeko eta etxeko loturak indartu ditzakegu umearen "hezkuntza zirkulua"  handituz.
Bestalde ikasleak egindako blog aurki ditzakegu, honetan egitekoak ugaritzen dira. Batetik eskolako blog bezala ikus dezakegu eta bestetik gelakoa, bietan bitakora moduko atal bat eraiki dezakete edo eskolako albisteak, eskolari buruzko iritziak... Klasekoan esandakoari liburak kontatzea edo eta komendatzea (libro forum antzeko zer edo zer), ariketei buruzko aurkitutako informazioa erantsi....
Adinaren araberamoldatu dezkegu erabilpena, hots, haur txikientzat bideratuta balego teknologiarekin aurkezpen bezala erabil dezakegu. Adibidez klaseko argazkiak ikustea eta etxekoei azaltzea, honela etxeko giroa eta ikastetxearen loturak indartu egiten dira, edo jokoak erabilpenean hasteko; mouse erabiltzeko ariketak, paint antzeko programak ....
Gure munduan teknologiak gero eta indar gehiago hartzen doaz eguneroko bizitzan eta nola ez hezkuntz munduan. Aipatutako eten digitala, mundu global honetan, gure ikasleetan eragin txikiena izan dezan hezkuntz mundua moldatu beharko da; ahal den neurrian, erizpide berri behar duen gizartean txertatzeko azken finean hori baita helburuetako bat.

lunes, 1 de noviembre de 2010

Teknologia berrien eragina gizartean

Egungo gizartean teknologia berrien eragina uka ezina da, hauek pixkanaka-pixkanaka gure eguneroko bizitzan beharrezkoak bihurtu dira. Gure munduaren aldaketa eragin, eta eragiten, dutelarik beraienganako dependentzia sortaraziz.
Gizartean harreman berriak sortu , inguruarekin komunikatzeko ahalmena handitu eta ugaritu lan berriak sortu, globalizazioaren giltza bihurtu (era berean antiglobalizioaren ideien hedakuntza bultzatuz) eta beste hain beste aldaketa gertarazi dituzte. Zientziaren aurrerapenak bultzatu eta aurrerapen hoietaz baliatu egiten da TT.BB.en mundua, gizarte berri baten sortzailea: informazioaren gizartea; non, informazioa kontsumitzen, elkartrukatzen eta kudeatzen da.

sábado, 23 de octubre de 2010

Prometeus "la revolución de los medios"

           Prometeus "la revolución de los medios" bideoan ikus dezakegu, gaur egun informazioaren gizarteak sortu dituen teknologia berrien aurrerapena eraman al gaituen etorkizunera azaltzen zaigu.

Etorkizun honetan komunikabide eta TTBBen arloko enpresa garrantzitsuen batuketak eta gizartearen kontsumoak (prosumeren beharrak), betiko komunika bideen heriotza ekarriko du (gaur egungo telebista, irratia, liburuak... formatu fisikoaren beharra dutenak). Halaber "Second live" ildotik doan beste idei bat azaltzen zaigu. Errealitate birtualaren aurrerapenak kontzeptu honen hedakuntza ekarriko du bizitza bertan igaro al izateak posible eginez.Guzti hau ikusi ondoren fikziozko etorkizuna ez dela iruditzen zait. Komunikabideen moldaketa egun ematen ari da, eskaria geroz eta handiagoa delako. 

Teknologia berrien pisua gero eta handiagoa dela nabarmena da. Honekin batera gizartearen aldaketa dator (informazio, edozein, eskura izateak ), eta bere aldaketarekin printzipio batzuen berrikuspena. Berrikuspen honetan eskolak du zeregin handiena, printzipio global batzuk ondo  barneratu posible egiteko. Azken finean aurkezten den askatasunaren aurrean (edozein informazio hartzea, bigarren bizi bat bizitzeak anonimotasunean...) irizpide sendo batzuen beharra eskatzen du.Aurrerapen hauek beste alde bat daukate eta hau  ordenagailu edo sarera heltzeko, eta era berean aurrerapen hauen erabilera, modurik ez daukaten pertsonen bazterkeria da. Honetan ere bai eskolak zeregin dauka bazterkeria honek ahal den neurrian ekiditeko.

Guk erabiltzaile moduan daukagun aukera guztiak arduraz erabiltzea da, eta etorkizunean irakasle bezala irizpide eta ardura hori gure ikasleei aurkeztea izango da gure lan nagusia.

Bideoa eta antzekoak ikusteko hemen sakatu

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aproba

post jonetan ikusiko dugu nola sartu lotura bat idazpen batean. Horrela, hemen klik egiten web orrialdera salto egngo dugu.