lunes, 1 de noviembre de 2010

Teknologia berrien eragina gizartean

Egungo gizartean teknologia berrien eragina uka ezina da, hauek pixkanaka-pixkanaka gure eguneroko bizitzan beharrezkoak bihurtu dira. Gure munduaren aldaketa eragin, eta eragiten, dutelarik beraienganako dependentzia sortaraziz.
Gizartean harreman berriak sortu , inguruarekin komunikatzeko ahalmena handitu eta ugaritu lan berriak sortu, globalizazioaren giltza bihurtu (era berean antiglobalizioaren ideien hedakuntza bultzatuz) eta beste hain beste aldaketa gertarazi dituzte. Zientziaren aurrerapenak bultzatu eta aurrerapen hoietaz baliatu egiten da TT.BB.en mundua, gizarte berri baten sortzailea: informazioaren gizartea; non, informazioa kontsumitzen, elkartrukatzen eta kudeatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario