sábado, 6 de noviembre de 2010

Blogak hezkuntzan munduan

Blogen aplikazio digitalak hezkuntzan ugari izan daitezke, beti ere zertarako edo eta norentzako behin argi izanda. Helburuak, ezarriko dute lan egiteko era eta bidea, hau da, irakasleentzat bideratutakoa bada, ikasleen kontsultetarako, ikasleak eraikitzeko klaseko ihardueraz... .
Adibidez irakasleentzako bloga egiten badugu, bertan, baliogarri izan daitezken informazioa jarriko dugu (hori bada gure ideia) ariketak, gelako arazoen aurrean emandako erantzun baliogarriak, klasearekin egindako irteeren eritziak... azken finean guztiontzat onuragarri eta interesgarri izan daiteken informazioa.
Ikasleentzako blog moten artean kontsultakoak eta haiek eraiki dezaketenak aurki ditzakegu besteak beste. Lehenengoak irakasleak sortutakoa izango litzateke gelako ikasleei begira, non, ikasten ari diren gaiari informazio gehiago aurki dezaten.Gaiari buruz joko-didaktikoak, link, errepaso ariketa ... erantsi dezake irakasleak. Lan mota hau baliagarria izan daiteke etxean gurasoekin edo... ikasleak lan egiteko, honela ikastetxeko eta etxeko loturak indartu ditzakegu umearen "hezkuntza zirkulua"  handituz.
Bestalde ikasleak egindako blog aurki ditzakegu, honetan egitekoak ugaritzen dira. Batetik eskolako blog bezala ikus dezakegu eta bestetik gelakoa, bietan bitakora moduko atal bat eraiki dezakete edo eskolako albisteak, eskolari buruzko iritziak... Klasekoan esandakoari liburak kontatzea edo eta komendatzea (libro forum antzeko zer edo zer), ariketei buruzko aurkitutako informazioa erantsi....
Adinaren araberamoldatu dezkegu erabilpena, hots, haur txikientzat bideratuta balego teknologiarekin aurkezpen bezala erabil dezakegu. Adibidez klaseko argazkiak ikustea eta etxekoei azaltzea, honela etxeko giroa eta ikastetxearen loturak indartu egiten dira, edo jokoak erabilpenean hasteko; mouse erabiltzeko ariketak, paint antzeko programak ....
Gure munduan teknologiak gero eta indar gehiago hartzen doaz eguneroko bizitzan eta nola ez hezkuntz munduan. Aipatutako eten digitala, mundu global honetan, gure ikasleetan eragin txikiena izan dezan hezkuntz mundua moldatu beharko da; ahal den neurrian, erizpide berri behar duen gizartean txertatzeko azken finean hori baita helburuetako bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario