sábado, 23 de octubre de 2010

Prometeus "la revolución de los medios"

           Prometeus "la revolución de los medios" bideoan ikus dezakegu, gaur egun informazioaren gizarteak sortu dituen teknologia berrien aurrerapena eraman al gaituen etorkizunera azaltzen zaigu.

Etorkizun honetan komunikabide eta TTBBen arloko enpresa garrantzitsuen batuketak eta gizartearen kontsumoak (prosumeren beharrak), betiko komunika bideen heriotza ekarriko du (gaur egungo telebista, irratia, liburuak... formatu fisikoaren beharra dutenak). Halaber "Second live" ildotik doan beste idei bat azaltzen zaigu. Errealitate birtualaren aurrerapenak kontzeptu honen hedakuntza ekarriko du bizitza bertan igaro al izateak posible eginez.Guzti hau ikusi ondoren fikziozko etorkizuna ez dela iruditzen zait. Komunikabideen moldaketa egun ematen ari da, eskaria geroz eta handiagoa delako. 

Teknologia berrien pisua gero eta handiagoa dela nabarmena da. Honekin batera gizartearen aldaketa dator (informazio, edozein, eskura izateak ), eta bere aldaketarekin printzipio batzuen berrikuspena. Berrikuspen honetan eskolak du zeregin handiena, printzipio global batzuk ondo  barneratu posible egiteko. Azken finean aurkezten den askatasunaren aurrean (edozein informazio hartzea, bigarren bizi bat bizitzeak anonimotasunean...) irizpide sendo batzuen beharra eskatzen du.Aurrerapen hauek beste alde bat daukate eta hau  ordenagailu edo sarera heltzeko, eta era berean aurrerapen hauen erabilera, modurik ez daukaten pertsonen bazterkeria da. Honetan ere bai eskolak zeregin dauka bazterkeria honek ahal den neurrian ekiditeko.

Guk erabiltzaile moduan daukagun aukera guztiak arduraz erabiltzea da, eta etorkizunean irakasle bezala irizpide eta ardura hori gure ikasleei aurkeztea izango da gure lan nagusia.

Bideoa eta antzekoak ikusteko hemen sakatu

No hay comentarios:

Publicar un comentario