domingo, 12 de diciembre de 2010

Eskola 2.0: arbela digitala

Gure gizartea gero eta teknologia aurrerapenetan oinarritzen da. Arbel digitala hezkuntzara bideratuta dagoen proiektua da. Eskola 2.0 programa, helburua ikasle bakoitzak teknologi berriekin lanegitea izango litzateke, hots, ikasle bakoitzak ordenagailua bat izatea, klasean arbel digitala jartzea... Zentroen digitalizatze plana infraestrukturak sortuz lortzen da.
Metodo honek irakasleen eta klase egituren prestakuntzaren moldaketa behartzen du. Halaber ikasle eta irakasle bakoitzak bere material izatea behartzen du. Guzti hau baliagarria edo kaltegarria izan daiteke, hau da, emaitz positiboak lortu daitezke baina emaitz negatiboak ere lortu daitezke, teknologia berriak klaseetan sartzerakoan.
Estatuaren ideia jendearen aurrean eskoletan TTBBen ezarpena da, baina errealitatean aurrerapen itxurapenean negozio hutsa eta benetako beharretara moldatzen ez dela ikus daiteke. Alde batetik finko eta mugiezina diren programak eta eskola bakoitzaren beharrizanetara moldatzen ez teknologia baita.
Gaur egun eskoletan dauden teknologia berriak, lehen zegoenaren moldaketa bat da. Ikusi ahal izan den bezala Aragoiko arbel digitala proiektuan, non, arbel tradizionala arbel digitalaz ordezkatu ondoren; teknologia berriak hezkuntza aurrera eramateko irekitzen duten posibilitateak berriak erabili ordez metodologia berdina erabiltzen zuten.
Eskoletan irakasten diren teknologi berriak ondo barneratzen irakatsi behar dira. Baliabide hauek noiz eta nola erabili behar duten ikasiko behar baitute ikasleak eta irakatsiko dizkieten irakasleak mundu digitala ezagutu eta erabili behar dute, bai beren hezkuntza prozesuan eta baita bere eguneroko bizitzan ere; TTBBak erabilgarriak baitira egunez egun azaltzen diren zenbait galderen erantzun eta informazio iturri.
          Hona hemen hau guzti hau azaltzen duen bideo bat sakatu ikusteko


No hay comentarios:

Publicar un comentario