jueves, 14 de octubre de 2010

The machine is us




The machine is us

Web 2.0¨The machine is us¨ bideo honetan teknologia berrien munduan ematen ari diren (edo eman dituen hobe esanda) aldaketa azaltzen da. Nola arkatz idaztetik testu digitalak ematen dizkiguten erraztasunera pasa garen; eta, honela, lehenengo web tipoekin informazioa kontsumitzen zen soilik, bertan eraikitzile baten menpe zegoen informazioa.

Bigarren belaunaldi honekin ¨webmaster¨en irudiarekin apurtzen da. Edonork har, jarri eta erabili dezake informazioa sarearen demokratizazioa ematen da. Guzti hau posible egiteko formatoa eta edukiak banatzen dira, modu honetan informazioa eranstea errazten du. Hizkuntz digitalak aldatu egin dira prozesua arintzen, modu honetan guztion eskuan dago informazioa.

Ondorio nabarmenena ikus dezakegu web 2.0.rekin informazioaren kudeaketak garrantzi handiagoa izango du. Beste alde batetik erabiltzaileak sare barruan bere lekua hartzeak mikromedioen (blogg, wiki, podcads...) bitartez kolokan jartzen ditu orain arte esagutzen ditugun informazio iturriak (mas-mediak), eta honekin batera publizitate teknikak.

Publizitate munduak publiko hiperfragmentatu baten aurrean topatzen da. Hau dela eta bere teknikak moldatu beharko ditu, alde batetik mikromedien erabilerarekin publiko zehatzago bati helduko da eta beste alde batetik agertzeko era desberdina izango da ¨leunagoa¨. Honekin batera indar handia duen publizitatea agertuko da, eta ez beti ona, indibiduoen iritzia.

Edonork edozerk hartzea eta erabiltzea beste kontraputu bat dauka, hau da, egilearen eskubideak edo bideoen, argazkien kasuan pertsona bakoitzaren eskubideak. Ondorioz web 2.0 ematen digun askatasunak kontseptu eta aurre ideien berrikuspenera behartzen gaitu

No hay comentarios:

Publicar un comentario